2018/02/07

EXPERIMENTOAK

Inauteriak heltzear daude eta eskola osoa "zientzialari zoroez" mozorratuko gara. Eta... zer egiten du zientzialari batek? Bai, hori!!! Ba..guk ere esperimentuak egingo ditugu. 

1. esperimentua: Harkaitzek uretan egiteko jolas batzuk prestatu ditu  : arkatz batez urez betetako boltsa bat zeharkatu dugu eta ura ez dela jauzten egiaztatu dugu , baita ere ikasi dugu nola handitzen den puxika guk arnasa erabili barik....


2. esperimentua: Maddik magia egin digu;  iluntasunean pote disdiratsuak lortu ditu eta beste gelako lagunei erakutsi diegu.


3. esperimentua: paperak hartzeko arnasa irentsi eta botatzen ikasi dugu



4. esperimentua: Lukasek ekarri digu power point bat azaltzen nola, kotxeek ibili ahal duen elurtutako errepidetatik; baita galdera bat ere bota du: zergatik Katalin, bere arrebak,  txisa egiten duenean ez da pardeletik jausten? eta erakutsi zigun zergatia.


5. esperimentua: Matias eta Nereak  konparaketa bat egin digute ia zer gertatzen den arraultza bat ur gazian botatzen dugunean.   


6. esperimentua: koloreen nahasketa



7. esperimentua: Alaiak erakutsi digu nolakoa den sumendi baten erupzioa

8. esperimentua: Elektrizitate estatikoa nolakoa den ikasi dugu eta amaitzeko puxikekin jolastu dugu.








iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina