2017-05-22

AREITZ SOROA 2017

Hemen dituzue Areitz Soroan pasatutako egunaren argazkiak. 

Zelako eguraldi txarra izan genuen, baina baietz ogi goxo goxoa egin genuela???




2017-04-27

LIBURU EGUNA 2017

Gaur  Zabala Eskolan Liburu eguna ospatu dugu eta hainbat ekintza ezberdin izan ditugu:



- Goizean goiz, Estibaliz ipuin kontalaria izan dugu gelan eta oso ipuin politak kontatu dizkigu.
- Patio orduan, mota askotako liburuak irakurtzeko aukera izan dugu eta gustokoen dugun ipuinean gure izena ipini dugu.
- Arratsaldean, 4 eta 5 urteko gelak erdi banatu ditugu eta txandaka begiratu ditugu gela bietako ipuinak.

Argazkiak ikusteko sakatu hurrengo estekan:

2017-03-29

GURASOAK GELAN / LANBIDEAK/ ARIANE

Gaur Ariane, Danel-en ama, izan dugu gelan. 

Super gustora egon gara! 

Eskerrik asko!













Argazkiak ikusteko sakatu hurrengo estekan: 


2017-02-24

ERDI AROA ESKOLAN SORTZEN- IÑAUTERIAK

ERDI AROAZ BIHURTZEN GURE ESKOLA






SAKATU HEMEN ARGAZKIAK IKUSTEKO: https://goo.gl/photos/bDPxeRj7mN9x2B2JA

Ekintza gehiago eginez gero, argazki album honetan gehitzen joango naiz

2017-02-15

EUSKAL ORKESTRA SINFONIKOA PAILASOEKIN

Gaur BBK aretoan egon gara Musikaz gozatzen. Izugarri polita izan den antzerki - kontzertu batean egon gara Euskal Orkestra Sinfonikoko hainbat kideekin eta Pirritx, Porrots eta Mari Motots gure pailaso maitagarriekin.
Primeran pasatu dugu eta instrumentuei buruz asko ikasi dugu! Itzela!




2017-02-03

BLANDIBLU ESPERIMENTUA

Esperimentu hau... ez zitzaigun atera!! 
Hurrengo batean ahaleginduko gara osagaiak ondo irabiatzen eta borax osagaiarekin!





2017-02-01

PLASTILINA ESPERIMENTUA

Oraingo honetan plastilina sortzea da helburua... lortuko dugu?



Sakatu hurrengo estekan lortu dugun ala ez konprobatzeko: https://goo.gl/photos/EWdwHMRzQ67BGcaJA

2017-01-31

MILA ESKER CHRISTIAN!

Izugarrizko suerte handia izan dugu Mayaren aita gelan izateaz. Sumendiei buruz gauza pila bat ikasi ditugu.
Mila esker Christian gurekin elkarbanatzeagatik!

Hemen duzue albumaren esteka: https://goo.gl/photos/82gK2SrGgpXygmUb7