2016/12/20

IZENADUBA 2016

Eta... Olentzeroren etxea ezagutzera joan ginen.
Sarrera hurbildu zitzaigun sorgin bat. Ai ene!!! Baina sorgin hori ona zen, ez ipuinetan agertzen den modukoa.
Honek belarra mina sendatzeko erabiltzen zuela  azaldu zitzaigun eta baita ere zer egiten zuen Maritxu teilatua gure hortzekin .
                                                                                    

Lamiarekin egon ginen apurtxu bat hitz egiten eta  Napo eta Mari Domingirengana eraman gintuen.
 


Bidetik topo egin genuen akerbeltzekin. Eta badakizue? muxu bat eman genion, baina ezetz  asmatu non?  šŸ˜œ.  Begira !! Begira!!!
                                      


 Mari Domingik erakutsi zigun Olentzeroren etxea eta barrura eraman gintuen. Ze jatorra den Mari Domingi !!!


Hona hemen Galtzagorri bat!! Oso bihurriak dira eta, jokoen bidez, berak  nola bilatu beste galtzagorriak erakutsi zigun .



Eta hemen daukagu gure Olentzero maitia!!!!.
 Guk eskutitza eman genion eta berak guri musu bana  .šŸ˜Š šŸ˜Š



Askenean zelaira irten ginen eta han euskal mitoligiako beste pertsonaiak ezagutu genituen: Tartalo, basajaun, jentila... Ah!!!! eta laberinto batetik ibili ginen ere. 


PRIMERAN PASATU DUGUN GOIZA!!!   šŸ‘Œ



2016/12/18

GABONAK


Gabonak ailegatu dira eta guk klaseko atea apaindu dugu eta esku lan bat egin dugu etxera eramateko.
Begira ze polita geratu zaizkigun!!!!





2016/12/14

NEREAREN AGURRA

 Nerea  joan zaigu eta oso triste geratu gara. Faltan botako zaitugu.
Oso gustora egon gara zurekin eta gauza asko ikasi dugu ere.

NEREA MUSU HANDI BAT ETA SORTE IZAN!!!!!.














2016/11/29

Guztiok morez jantzita!


DUENDES

Urrian joan ginen klaseko guztiok, 3 eta 5 urteko lagunekin, Duendesera goiza pasatzera.
Primeran egon gara gora eta behera eta bolatxoen artean jolasten.
Azkenean aukera izan dugu aurpegia margotzeko eta nahi dugunok egin dugu.

Oso ondo pasatzen dugu beti han.




2016/11/18

UDAZKENA ETA GORPUTZA



Kaixo lagunok;

Gure blogarekin ikasurte honetan ere, jarraituko dugu.
Klasean gure gorputza lantzen ari gara eta udazkeneko hostoak aprobetxatuz  BEGIRA zein eskulan polita egin dugun.!!!!





2016/06/21

ARRIGUNAGARA!

ESKOLA AZKEN EGUNA!

EGURALDI EDERRA ATERA ZAIGU ETA PLANA EZINHOBEA IZAN DA. AREAN JOLASTEN IBILI GARA EKARRITAKO KUBO ETA PALAREKIN.

PRIMERAN PASATU DUGU ARRIGUNAGAN!!!



2016/06/20

ZORIONAK ALAIA, LUCAS ETA MELANIE!!!

IKASTURTEA AMAITZEN ARI DENEZ, GAUR UZTAILEKO URTEBETETZEAK OSPATU DITUGU. 

ALAIA, LUCAS ETA MELANIEK GUTXITAN 4 URTE BETEKO DITUZTE ETA EZIN GENUEN OSPATU BARIK UTZI.

EZ DAKIT ZER BAZKALDUKO DUGUN JANTOKIAN,  MERENDOLA EDERRA IZAN DUGULA ETA...


ZORIONAK POLITAK!!!



BISITA IZAN DUGU!

AZKENEAN TXIMELETEK ARRAUTZAK IPINI ZITUZTEN. ZE ONDO! HOLAN DATORREN IKASTURTEAN 3 URTEKOEK ZETARRAK IZANGO DITUZTE BERRIRO!





HORREGATIK GURE GELARA TXIMELETAK IKUSTERA, ETA ZETARRAK JAIO ZIRENETIK BIZI IZAN DITUGUN GERTAERAK KONTATZERA GONBIDATZEA ERABAKI GENUEN.

GUZTION ARTEAN ADOSTU GENUEN ZER IPINI GONBIDAPENEAN...






ETA GERO BAKOITZAK BEREA IDATZI ZUEN.










2 URTEKOAK OSO POZIK JARRI ZIREN ETA OSTIRALEAN GUGANA ETORRIKO ZIRELA ESAN ZIGUTEN.

OSTIRALEAN, GU OSO URDURIK EGON ARREN, PRIMERAN KONTATU GENIEN ZETARREN BIZITZAREN ZIKLOA ETA ZERTAN DATZAN METAMORFOSIA.

METAMORFOSIA, BAI. ASKO GUSTATZEN ZAIGU HITZ HAU!






2016/06/08

TXIMELETAK ATERA DIRA!

EGUNA AILEGATU DA!!!

ASTELEHENAN GELAN SARTU GINENEAN KUSKU BATZUETATIK ATERATAKO 4 TXIMELETAREKIN TOPATU GINEN. ZURI ZURIAK ZIREN, HEGO LABURRAK ZITUZTEN ETA NAHIZ ETA HEGAN EZ EGIN, BERE INDAR GUZTIEKIN HEGOAK ASTINTZEN ZITUZTEN. ENE! GUZTIAK ARRAK ZIREN!!! EMEEN ARRETA DEITZEKO EGITEN ZUTELA KONTATU ZIGUN ANDEREƑOAK, BAINA HAN EMERIK EZ!







22 EGUN PASATU ZITUZTEN KUSKU BARRUAN. BERAZ, BESTEAK ERE SEGURAZKI GUTXITAN IRTENGO ZITZAIZKIGUN.





ATZO, ASTEARTEAN, TXIMELETAK ZENBATZEN HASI GINENEAN... 5 TXIMELETA! BESTE BAT GENEUKAN ETA GAINERA EMEA!





ARRAK OSO URDURIK ZEUDEN EMEAREN ATZETIK IBILTZEN. AZKENEAN, ARRA BATEK EMEA ESTALI ZUEN.





GAUR  GELAN SARTU BEZAIN LASTER KUTXARA HURBILDU GARA ETA 7 TXIMELETA ZENBATU DITUGU, BAINA HAIETARIKO BAT BAKARRIK EMEA..., ATZO ATERA ZENA.




2 KUSKUTATIK IRTETEKO BAKARRIK FALTA DIRA. SEGURAZKI BIHARKO EDO ETZIRAKO 9 TXIMELETAK IZANGO DITUGU.


ZENBAT GAUZA IKASI DUGUN ZETARREKIN! 

IKUSI NAHI DUZUE PRESTATU DUGUN HORMIRUDIA? GUZTION ARTEAN KONTATZEN JOAN GARA ETA ANDEREƑOAK PAPER HANDI BATEAN IDATZI OSTEAN, ARGAZKI BATZUK ITSATSI DITUGU.












2016/05/31

GELAKO ATEA APAINDU DUGU!

GABONETAN GELAKO ATEA APAINTZEKO EGIN GENUEN ELURREZKO PANPINA ALDATZEKO MOMENTUA ZEN. BERAZ, MAKINISTA ETA LAGUNTZAILEAK MARTXAN JARRI ZIREN.





IKUSI NAHI DUZUE ZER BURURATU ZITZAIGUN? NOLA EZ! GOSE HANDIKO BELDARRA!!!


LEHENENGO, BAKOITZAK GORPUTZAREN ZATI BAT MOZTU ZUEN. AINARARI BURUA MOZTEA SUERTATU ZITZAION!





GERO, MOZTUTAKOA ATEAN ITSATSI GENUEN BELDARRAREN FORMA EMATEN.




ETA AMAITZEKO, BURUAN BEGIAK ETA ANTENAK IPINI GENIZKION.

MARGOTU



MOZTU




ETA ITSATSI. LISTO!



SUPER TXULO, EZTA?






2016/05/30

"TXIMELETA NAIZ"

"TXIMELETA MENDIAN"

GOSE HANDIKO BELDARRA

ANDEREƑOAK OSO IPUIN POLITAK EKARRI DIZKIGU GELARA: "TXIMELETA" ETA "GOSE HANDIKO BELDARRA".






BIAK ASKO GUSTATU ZAIZKIGU, BAINA GOSE HANDIKO BELDARRARENA IA IA BURUZ DAKIGU.

HAINBESTE GUSTATU ZAIGUNEZ, BELDARRAK EGITEA BURURATU ZITZAIGUN. 



HONETARAKO, ARRAUTZEN KUTXAK MARGOZTU GENITUEN...






... ETA GERO, BEGIAK ETA ANTENAK JARRI GENIZKIEN.




ENE! AHAZTEN ZITZAIDAN! MARRAZKI POLIT BAT ERE EGIN DUGU TENPERAZ. 
EA GUSTATZEN ZAIZUEN!








2016/05/25

ZORIONAK DANI!!!

GAUR DANIREN URTEBETETZEA DA! 
4 URTE DITU JADA ETA BERE AMAK EGINDAKO BI PASTEL GOXO JATERA GONBIDATU GAITU. 
UMMM! GOXO-GOXOAK BENETAN!


ZORIONAK ZURI
ZORIONAK ZURI
ZORIONAK DANI
ZORIONAK BETI!!!



ZETARRAK DITUGU!

ASTE SANTUKO OPORRETATIK BUELTATU GINENEAN, ANDEREƑOAK KUTXA BAT EKARRI ZIGUN GELARA. EZ GENEKIEN ZER ZEGOEN BARRUAN ETA BEGIRATU GENUENEAN... ENE! ZER ZEN HORI??





ZETARREN ARRAUTZAK ZIREN! BATEN BAT JAIO IZAN ZEN JADA. OSO TXIKIAK ETA BELTZ BELTZAK ZIREN. FIJA ZAITEZTE NOLAKOAK IZANGO ZIREN, LUPA BAT EROSI BEHAR IZAN GENUELA HOBETO IKUSI AHAL IZATEKO.


ANDEREƑOAREKIN INFORMAZIOA INTERNETEN BILATU GENUEN: MORERAREN HOSTOAK BAKARRIK JATEN ZITUZTELA, NOLA GARBITU BEHAR GENUEN KUTXA, AZALEZ ALDATZEN ZIRENEAN LASAI UTZI BEHAR GENITUELA... BIDEO INTERESGARRI BATZUK ERE IKUSI GENITUEN.




EGUN BATZUETAN ZEHAR JOAN GINEN IKUSTEN, NOLA BETETZEN ZITZAIGUN KUTXA ZETARREZ ETA NOLA HAZTEN ZIREN.











EGUNERO MAKINISTA ETA LAGUNTZAILEA ZETARREN KUTXA GARBITZEAZ ETA HOSTOAK EMATEAZ ARDURATZEN ZIREN.






HOSTOAK EMAN BAINO LEHEN, HOZKAILUAN GORDETZEN GENITUENEZ, ESKUEN ARTEAN BEROTZEN ZITUZTEN PIXKAT.


















EGUNEAN BIRRITAN IPINTZEN GENIZKIEN HOSTOAK.
NOLA JATEN ZUTEN! EGUN SANTU OSOA PASATZEN ZUTEN JATEN!


HONETAZ GAIN, MAKINISTAK FITXA BATEAN APUNTATU BEHAR ZUEN ZER GERTATU ZEN ZETARREKIN EGUN HORRETAN, HAU DA, KUTXA GARBITU GENUEN ALA EZ, MORERAREN HOSTOAK EMAN GENIZKIEN ETA IKUSTEN GENITUEN ALDAKETAK.





ZETARRAK HANDITUZ JOAN ZIREN. FIJATU NOLA ZEUDEN HILABETE BATEAN!





GUZTIRA, 15 ZETARREKIN GERATU GINEN. BESTEAK OPARITU GENITUEN. HAIETARIKO 2, ISTRIPU BATZUETAN HIL ZITZAIZKIGUN; ETA BESTE 3, AZALEZ ALDATZEA LORTU EZ ZUTENEZ, HIL EGIN ZIREN. HAU DELA ETA, 10 ZETAR BIZIRIK MANTENDU GENITUEN.


MAIATZAREN 13AN, ZETARRAK JATEARI UZTEN HASI ZIREN. GUK BAGENEKIEN KUSKUA EGITEKO MOMENTUA HELDU ZITZAIELA, ETA HORRETARAKO, KUTXAKO HORMETAN BI ARRAUTZ KUTXA TXIKI IPINI GENIZKIEN. BATZUK HORMETAN ZUZENEAN KUSKUA EGITEN HASTEN ZIREN BITARTEAN, BESTE BATZUEK ARRAUTZ KUTXETAN BEREN LEKUTXOA TOPATU ZUTEN.

MAIATZAREN 16AN  LEHENENGO KUSKUEKIN TOPATU GINEN.






ORAIN ZAIN GAUDE, EGUNAK ZENBATZEN HURRENGO ALDAKETA IKUSTEKO PREST! 

IRRIKITAN GAUDE!!!


2016/05/20

ZORIONAK MARKO!!!

MILA KILO ZORION
DIZUGU ESKAINTZEN,
BESTE URTE BERRI BAT
DUZULAKO HASTEN.
BAIETZ ASMATU ZENBAT
DITUZUN BETETZEN!
ZERGATIK EZ DITUGU
TXALOKA ZENBATZEN?

BAT, BI, HIRU ETA LAU!!!!





ZORIONAK MARKO!!!

2016/05/19

STITCH

GAUR BISITA SORPRESA IZAN DUGU. ANEK ETXEAN DAUKAN MASKOTA BAT EKARRI DIGU. SAGUTXO POLIT POLIT BAT!

BERE KAIOLAN MUGITZEN IKUSI DUGU ETA SAGAR ZATI BAT EMATEN SAIATU GARA.





GERO  BOLA BATEAN SARTU DU ETA GELATIK IBILTZEN UTZI DIO.




2016/05/18

ORDENAGAILUA

TXOKO BERRIA DUGU GELAN!

ASTE SANTUTIK ORDENAGAILUAREN TXOKOA DAUKAGU ETA BINAKA JOATEN GARA MARGOZTERA, PUZZLEAK EGITERA, BIKOTEAK OSATZERA, FORMA EZBERDINETAKO OBJETUAK SAILKATZERA...

ASKO GUSTATZEN ZAIGU!!!

2016/05/17

ALVAROREN URTEBETETZEA

ATZO ALVAROREN URTEBETETZEA IZAN ZEN. 4 URTE BETE ZITUEN!

BERAK KOROA PRESTATZEN ZUEN BITARTEAN, MARRAZKIAK EGIN GENIZKION. HAMAIKETAKO ORDUAN, PASTELEAN IPINI GENITUEN KANDELAK PUTZ EGIN ZITUEN ETA ABESTU GENION. SUZIRIAK ERE EZ ZIREN FALTA!


ZORIONAK ALVARO!!!

2016/05/10

LIBURU EGUNA

Aurten ere liburu eguna ospatzeko 3 liburu aukeratu ditugu.







Astero  bakoitzak aukeratzen zuen zein liburu irakurri nahi zuen.  









Arduradunak sarrerak banatzen zituen...



- Zein aukeratu du Edwinek?

- Tori, Edwin. Zure txartela.

- Aner, zuk aukeratu duzuna.

...eta jantokian biltzen ginen beste gelakoekin.


- Nork dauka txartel urdina?

- Eta arrosa?

Handik irakurtzera joaten ginen. Sarrera arrosa zeukatenak, Inmarekin; sarrera horia zeukatenak, Lourdesekin ; eta sarrera urdina zutenak, Fatimarekin.





Azkenean, 3 asteartetan, denak irakurtzea lortu genuen!