2015-06-23

Hondartzara!!!

Ekainaren 18an Arrigunaga hondartzara joan ginen. Zein ondo pasatu genuen hondarrarekin jolasten!!!

4 Urteko Tarta


 Ikasturtea bukatzen ari da. Gero oporrak datoz eta irailan Zabala eskolara joango gara. Orain arte 5 ume baka-bakarrik bete dituzte lau urte, eta beste guztiek ere ospatu nahi genuen joan baino lehenago.
Horregaitik, pentsatu genuen TARTA bat egitea eskolan. Baina, nola egiten da tarta bat?
Laguntza eskatu genien gurasoei laberik gabeko errezetak lortzeko.
Ekarritako errezetak zailkatu genituen: egin ahal genituenak, kutxa batean eta ezin genituenak egin, beste kaxa batean. 



Egin ahal zirenen artean aukeratu behar genuen bat: Ume bakoitzak, gehien gustatatzen zitzaionari, pegatina bat ipini zion.


Txokolatezko tartak irabazi zuen


Zer behar dugu txokolatezko tarta egiteko? Osagaiak atera genituen eta bakoitzak erabaki zuen zer ekarri. Osagaia ekartzerakoan apuntatzen genuen ere.

"Nik lakasitoak ekarri behar ditut"


Oraindik ez daude denak... 

Bi talde egin genituen: "TXOKOLATE taldea" eta "NOZILLA taldea".  NOZILLA taldekoek erabaki zuten tarta egitea eta TXOKOLATE taldekoek tarta apaintzea.


Hauek dira tarta egiteko eman genituen pausuak:

Txokolatea zatitu eta mikrouhin labean urtu


Irabiatu

Intxaurrak zatitu

eta txokolateari bota 
irabiatu
Irina eta azukrea pisatu 

eta dena nahastu

Irabiatu 

irabiatu berriro


arrautzak irabiatu

nahastu

gurina eman moldeari
Orea moldera bota





eta mikrouhin labean 6 edo 7 minutu sartu


Hemen dago gure txokolatezko bizkotxoa!!! Eta orain apaindu behar. Lan hori "TXOKOLATE" taldeak egin behar zuen. Hasi ginen nozilla ipintzen.



Gero lakasitoak jarri behar... baina nola? ebaki genuen tartekatzea handiak eta txikiak. Horretarako sailkatu genituen lakasito guztiak bi plateretan


Hasiko gara!

Bat handia, beste bat txikia, bat handia, beste bat txikia,...


Lakasito guztiak ipini ondoren, pilo bat geratzen ziren soberan. Tartaren erdian jarri genituen (gero jateko noski!).  Oso polita geratu zen!!!

Kandelak piztu

4 urte bete behar zituztenak, prest!

Putz egin!

Eta orain, denak jatera!!! zein gozo geratu zitzaigun, UUUMMMM!!!




2015-06-18

Zetarrak VIII

Tximeleta gehiago atera dira eta besteak bezala elkartu dira.


Eta noski, elkartu ondoren arrautzak jarri dituzte.

Hasieran horiak dira

Gero badoaz grisak ipintzen

Grisak ez direnek, ez daukate zetarrik barruan.


Tximeletekin ere jolastu dugu. Kontu handiz ibili gara minik ez egiteko!!!






2015-06-17

BISITA IKUSGARRIA!

Ekainaren 17an Zabalatik HH4  eta 5-eko lagunak etorri zitzaizkigun eskolara. 




HH4-koek olerki bat bota ziguten...




eta gero oso kanta eta dantza dibertigarri batekin harrituta utzi gintuzten. Primeran egin zuten!!!
















HH 5-ekoak ere artista hutsak dira. Haiek kanta bat eskaini ziguten...



eta gero, egin zuten oso dantza modernoarekin, ederki pasatu genuen. 
Nola nabaritzen den nagusiak direla!




Txalo handi bat guztiontzat!!! Mila esker!!!