2015-05-14

Zetarrak

Markelek ekarri zizkigun zetarrak. Kontatu zigun  TXIMELETA bihurtzen direla.



Poltsa batean hosto batzuk ekarri zituen ere. Zetarrentzako janaria zen. Baina edozein hosto jaten dute? 


Informazio gehiago behar genuen: zer jaten zuten, nola zaindu, nola bihurtzen dira tximeleta,... eta laguntza eskatu genien gurasoei.

Ondo zaintzeko txandak egin genituen. 



Egunero begiratzen genuen nori tokatzen zitzaion. 
Zer egin behar zuten Zaintzaileak?
Kutxa garbitu: kakak eta hosto zikuak zakarrontzira bota.



 Hori egin baino lehenago, kontu handiz, atera behar dira zetarrak kutxatik.



Garbi dagoenean, ipini berriro zetarrak kutxan eta Janaria eman: hosto freskoak jarri.


Egunero ere, behaketa egiten dugu eta paper batean idazten dugu.

Dani eta Xavi hankak zenbatzen


16 hanka dituzte

Egun batean, Nahiak ekarri zigun ZETAR HARIA eta zeta hariz egindako zapi bat. Oso suabea zen. Badakizue nortzuk egiten duten zetar haria? Ba bai, zetarrek!!!  Oraindik ez dugu ikusi, itxaron behar dugu kuskua egin arte. 





Gaur aurkitu dugu bat gaixorik! gelgi-geldi zegoen, zerbait beltza zeukan eta likido bat botatzen zuen. Zer gertatu zaio? 
Agian norbaitek indar handiz hartu duela eta mina egin dio? 
Ez dakigu. Ikusiko dugu zer gertatzen den.


Bihar ez gara eskolan egongo, bagoaz txangora. Baina Fátimak zainduko dizkigu zetarrak. Eskerrik asko Fátima!





















No hay comentarios:

Publicar un comentario