2014-05-26

Liburu Eguna

Apirilan ospatu genuen liburuaren eguna. Elkartu ginen San Martineko lagun guztiak, 2 eta 3 urtekoak, ipuinak entzuteko. Baina denek ez genuen entzun ipuin berbera.
Lau ipuin geneukan aukeratzeko. Seguru denak oso politak izango zirela, baina bat aukeratu behar genuen. eta horrela, eguna heldu zenean, gure txartelarekin jantokira joan ginen. Han itxaroten ari ziren 3 urtekoak eta ipuina irakurri behar zituzten irakasleak: Maiderrek irakurri zuen "Kamila zebra" (txartel berdea), Fátimak " Neu naiz indartsuena" ( txartel horia), Inmak "Tzisagura"  txartel laranja) eta Lourdesek "Iratxoaren txanoa" (txartel arrosa).
Oso ondo egon zen hiru urtekoekin batera egotea.Gainera asko gustatu zitzaigunez aukeratutako liburua, pentsatu genuen beste ipuinak ere entzun nahi genituela. eta horrela egin genuen. Guztira lau egun...
Bueno lau ez, bost.
Beste egun batean etorri zen Alex, Lexuriren aita.  Ipuin berri bat asmatu zuen guretzat eta gainera oso marrazkilari ona denez marrazkiak ere egin zizkigun. Bukaeran txalo bero bat eskeini genion.
Eskerrik asko Alex.


SAN MARTIN LIBURU EGUNA from gilen on Vimeo.

No hay comentarios:

Publicar un comentario