miércoles, 7 de noviembre de 2018

Zorionak MATE!!!

Azaroaren 3an MATEk bost urte bete zituen. Tarta egin genuen, beti bezala, baina honetan Nocilla   eta esnegaina erabiltzea erabaki genuen . Nocilla barrutik jarri genuen eta nahiko zaila izan zen (apurtzen zitzaigun bizkotxoa). Azkenean estali genuen esnegainarekin eta gainetik koloretako perlatxoak. Oso gustura jan genuen. ZORIONAK MATE!!!


Albuma

jueves, 18 de octubre de 2018

Urriko urtebetetzeak

Hile honetan 3 urtebetetze ditugu: Dani, Carla eta Enaitzena. Ihaz ekarritako errezeta bat hartu genuen. beti bezala  osagaiak begiratu ondoren, bakoitzak aukeratu zuen zer ekarri nahi zuen eta hasi ginen egiten. 















Listo! Labera!















Apaintzeko, esnegaina erabili genuen, beti bezala, baina aurten laskasitoak erabili beharrean , Alaznek eta Izarok proposatu zuten koloretako fideoak ekartzea. Oso polita geratu zen ere.







Eta osooooo gozoooooa!!!







ZORIONAK HIRUKOTE!!!



GAZTELUA

Ikasturte berriari hasiera emateko, aldatuko dugu gure atean geneukan irudia. Idei batzuk atera ziren eta azkenean erabaki genuen gaztelu bat egitea.
Lehenago, diseinua egin behar genuen.














Gero, bozketa baten bidez, aukeratu genuen  gustatu zitzaiguna. 












Kopiatu genuen paper handi batean (atearen tamainukoa) eta margotu genuen.












Eta azkenean, atean jarri genuen!


lunes, 25 de junio de 2018

Agur!

Bukatu da! Azken egunean aprobetxatu genuen agur esateko. Batzuk ez dira egongo hurreno ikasturtean beraz, AGUR, ONDO  IBILI eta gutaz ez ahastu! Guk ez zaituztegu ahastuko eta. Beste batzuk etorriko dira gure eskolara. Hauei ONGI ETORRIAK! 
Dena den ONDO PASA UDAN ETA INDARREKIN ITZULI!!!













Batzuk  falta dira, baina zihur nago denak bidaltzen dizkizuete agur bero bat!!!

Azken txangoa

Ekainaren 21an Gorlizeko ondartzara joan ginen 3 eta 5 urtekoekin batera. Arearekin jolastu ondoren, pinudira joan ginen . Bertan, bazkaldu eta kolunpioetan  ibili ginen.

Ah! eta izozkia ere jan genuen!!! primera pasatu genuen!

Albuma